Besaide, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa topatzen diren lekua da. Besaide; Aritz (Gernika), Gorka (Gasteiz) eta Teresa (Donostia) elkartu dituen musika proiektua da. Talde honen ardatz nagusia, kantutegietan eta ahoz-aho gaur egunera iritsi zaizkigun Euskal Herriko herri musikaren erritmo, doinu eta kopla zaharrak dira. Aldez aurretik existitzen diren temak berrinterpretatu eta beste berri batzuk sortzen dituzte bertako eta beste leku urrunagoetako tradizioetako soinu-tresnak erabiliz; zarrabetea, albokak, buzukia, klarinetea, bağlama, ...
Kontzertu honetarako Iraide Ansorena perkusionistarekin elkarlanean ariko dira.
'Besaide' taldearen kontzertua.
ANTOLATZAILEA: Soinuenea Herri Musikaren Txokoa