'Mira Hadi' antzezlana

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Este evento ha caducado.

Sinopsia

Argazkilaritzari buruzko hitzaldi bat ematera doa aditu bat (Maria Urcelay). Haren ondoan musikari batek (Lide Hernando) soinu banda jarriko dio berbaldiari.

Milioka selfie ateratzen diren saio honetan, gure memoria bisuala nola osatu den kontatuko eta kantatuko digute taulen gaineko bi sortzaileek. 

Eulalia Abaituaren bizitzaren pasarte esanguratsuak eta batez ere bere argazkirik ikusgarrienak izango dira istorio honen mamia.

Nola begiratzen zion gizarteari Abaituak, zer enfokatzen zuen eta zer ondare utzi digun baliogarriak izango dira gogoeta egiteko.

Publikoari begira, laugarren horma puskaturik, protagonistek emakume aitzindari honen gorazarre plazaratuko dute. Ezinbesteko memoria ikusaraziko digute.

Argazkigintzan aitzindaria

Argazki etnografikoaren sortzaile aparta eta teknikan berritzailea. Bidegile nabarmena. Ikuskizun honetan haren bizitza puskak kontatuko ditu begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa izan baitzen. Haren argazkiak izango dira dramaturgiaren protagonistak. 

Ekoizpen artistikoa

Ikuskizun honek hiru osagai artistiko uztartzen ditu: ikus-entzunezkoak (Eulaliaren irudiak), teatroa eta musika. Proiektuaren osagarriak:

  • Argazkilariaren bizitzaren narrazioa eta kontaketa.
  • Argazkilariaren irudiak, arte bisual bihurturik.
  • Kantugilearen kanta berriak memoriari jarriak.

Protagonista: EULALIA ABAITUA eta HAREN SORMEN BISUALA

Xedeak: emakumeen historia ahalduntzea eta ikustaraztea. Gure memoriaren garrantzia aldarrikatzea.

Fitxa artistikoa

Gidoia: Patxo Telleria

Musika sormena: Maite Larburu

Zuzendaritza: Getari Etxegarai

Aktorea:  Maria Urcelay

Musika eta kantua: Lide Hernando

Ikus-entzunezkoak – arte bisualak: Alphax

Argi-diseinua: Arantza Flores

Ekoizpen taldea

Loraldia Koop. Elk. Txikia

Zuzendaritza artistikoa: Imanol Agirre

Ekoizpena: Aitor Narbaiza

Komunikazioa: Amaia Ocerin

Kudeaketa: Mikeldi Uribe-Etxebarria

"Aitzindaria izan zen emakume baten bizitza eta irudi-lana kontatzen duen sentikari ikusgarria. Gure Memoriaren gaineko gogoeta."

TEASERRA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Antzerkizale Elkartea