'Galbahea, ez gara dena ahazteko nahikoa biziko' emanaldia

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Este evento ha caducado.

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra.

Gotzon Barandiaranen Galbahea liburuko poemak errezitatu eta kantatuko dituzte, idazlearekin batera, Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garciak.

Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburua aurkeztuko du Galbahea izenekoa.

Oiartzungo Poesia Egunak.

ANTOLATZAILEAK: Metrokoadroka kolektiboa, Hitzen Lihoa eta 1545 argitaletxea.