Duela 10 urte ospatu genuen Oiartzunen lehen aldiz gau beltza. Aitzakia polita iruditu zitzaigun haurrekin heriotza eta beldurra lantzeko. Haurrekin Abaraxka ludotekatik lantzen hasi ginen arren, urte gutxitan festak zabalkunde handia izan du. Eta gaur egun ikastetxeetara, herriko eragileetara eta beste hainbat herritara ere zabaldu da festa.
Hau kontuan hartuta, beste urrats bat emateko gogoa sentitu genuen. Eta horrela, guretzat gau beltza festaren oinarriak biltzen zituen, festa bera aberastuko zuen eta zabalkunderako baliagarriak izango ziren euskarriak sortzeari ekin genion. Desio horietatik abiatuta eta sortzaile ezberdinen lanari esker sortu dira GAU BELTZ ON ipuina eta GAU BELTZAREN ARGITAN abestia.
Karmele Mitxelena Etxebestek idatzitako eta Naiara Mitxelena Etxebestek ilustratutako Gau Beltz on ipuina.
Esteban Martiarenak idatzitako eta Gorka "Lezoti"k musikatutako Gau Beltzaren argitan abestia.
'Gau beltz on' ipuinaren eta 'Gau Beltzaren Argitan' abestiaren aurkezpena.
Oiartzungo 1545 argitaletxeak kaleratuko du.
ANTOLATZAILEA: Abaraxka Udal Ludoteka eta saltsa guztien perrexila.