'Gorputzak ginen, baina ez geunden horretaz jabetuta' manifestua eta 'Vulnerable Tryptich' ikerketa koreografikoa

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
mié 06-nov-2024

19:00etan, Gorputzak ginen, baina ez geunden horretaz jabetuta manifestua. Jarraian, Vulnerable Tryptich ikerketa-koreografikoa. Landetxeko Kultur Aretoan.

Mari Luz Estebani eskatu genion aurtengo Hitzen Lihoaren manifestua idazteko. Gaia, gorputza. Formatua, librea. Emaitza, Landetxeko oholtzan. Mari Luz Estebanen ahots eta gorputzez. Behin.

Eneko Gil dantzari eta koreografoak Vulnerable Tryptich dokumentala eta ekintza artistikoa perfomatuko du. Duela hiru urte hasi zen Gil maskulinitate normatiboak gorputzetik ikertzen. Egungo ikerketa-koreografikoak gizontasunaren zaurgarritasunaren unibertsoa aztertzen du, hiru adin-tartetan. Vulnerable ikuskizuna 2025ean estreinatuko dute Eneko Gilek eta Koldo Arostegik. Bitartean, Hitzen Lihoan, ikerketatik ikuskziunerako bidea partekatuko dute.

Gorputzak ginen, baina ez geunden horretaz jabetuta manifestua eta jarraian, Vulnerable Tryptich ikerketa-koreografikoa.

ANTOLATZAILEA: Hitzen Lihoa