'Ahots hariak' filma

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Este evento ha caducado.

Frankismoa. Zentsura eta bortizkeriaz beteriko garai ilunak gogora ekartzea beharrezkoa da euskal kulturaren berpizkundea ulertzeko. Dokumental honek frankismo garaian euskal kantarien bizipenak biltzen ditu (1960-1975 artean bereziki).

Herri bat ez bada kulturarik gabe, Euskal Herria ez litzateke kanturik gabe.

Colette Larrabururen Frankoren mende kantatzen genuenean liburuan inspiratutako dokumentala.

Fitxa

  • Errealizazioa eta edizioa: Inge Arin Larrañaga
  • Musika originala: Aratz Gomez Larrañaga, Brice Quillart
  • Masterizazioa: Pop
  • Iraupena: 30 minutu

'Ahots hariak' filmaren proiekzioa eta protagonistekin solasaldia.

TRAILERRA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala.