'Zai, Zoi, Ele!' Sara Zozaya eta Castillo Suarez "ELURRA" emanaldia

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
sáb 28-dic-2024

'Zai, zoi, ele!' emanaldiak literatura eta musika uztartzea helburu duen iniziatiba bat da. Kantagiltzak eta 1545 Argitaletxeak indarrak batu zituzten 2022 urtean egitasmo honi hasiera emateko Joseba Tapia eta Gotzon Barandiaranek sortutako Apoaren itzala emanaldiarekin.

2023 urteko edizioan Gari eta Iñigo Astiz egon ziren Landetxe Kultur Aretoan behin bizitzea izena duen saioarekin.

Aurtengo lehenengo edizioan, Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz egon ziren Landetxe Kultur Aretoan enplego zoriontxuago bat izena duena saioarekin. Gabriel Arestiren kantuak eta poemak izan zituen ardatz.

Eta urtea amaitzeko, 'zai, zoi, ele' bigarren edizioa izango dugu Landetxe Kultur Aretoan baita ere. Oraingoan Sara Zozaia eta Castillo Suarez egongo dira Elurra izeneko saioarekin.

Sara Zozaya Donostiako abeslari, sortzaile eta instrumentista gaztea da. Zeresan handia sortzen ari da, hein handi batean bere profil bereziagatik. Industrian oso aktiboa den emakume da. Mugarik gabeko jakinmin musikala du eta edonoren arimara iristeko gaitasuna dauka bere sorkuntza intimoei esker. Gaur egungo estiloen eta tokiko soinuen nahasketak, bere proposamena altxor preziatu batean bilakatzen du, beti ere ikutu nostalgiko bat duela.

Castillo Suarez Altsasuko idazle bat da. Euskal Filologian lizentziaduna da eta ogibidez toki-administrazioko euskara teknikaria. Horretaz gain edo horren gainetik, poema liburuak eta haurrendako liburuak idazten ditu. 

Sara Zozaya eta Castillo Suarez egongo dira aurtengo 'Zai, zoi, ele!' bigarren edizioan.

Elurra izenarekin aurkeztuko dute saioa.

ANTOLATZAILEA: Kantagiltza eta 1545 argitaletxea.