'Itsas behera' antzezlana

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
dom 19-ene-2025

Bi gizabanako beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste
batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira.

Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena. Jainko eta munstroen artean. Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti. Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik. Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten.

Itsas behera. Etxean tanga, txankleta eta lumazko berokiaren ibiltzearen existentzialismoa.

Fitxa teknikoa:

  • Testuaren egilea: Espe López y Javier Barandiaran, Unai López de Armentia y Edu Hernandoren laguntzarekin.
  • Zuzendaria: Espe López
  • Ikuskizunaren iraupena: 75 minutos
  • Musika: Grabatua
  • Antzezle kopurua: 2
  • Antzezleak: Javier Barandiaran Melero eta Unai López de Armentia

Generoa: Gaur egungoa

Ikuskizunaren mota: Barne ikuskizuna

Estreinaldi urtea: 2022

Publikoa: Gaztea Heldua

Hizkuntza: Euskara

'Itsas Behera' antzezlana Pez Limbo konpainiaren eskutik.

TEASERRA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Antzerkizale Elkartea