TITULUA: 918 gau
URTEA: 2022
IRAUPENA: 65 min.
GENEROA: Dokumentala
ZUZENDARIA: Arantza Santesteban
EKOIZLEA: Txintxua Films, Hiruki Filmak
SINOPSIA: 2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta espetxeratu zuten. Zenbait oroitzapen gordetzen ditu egun haietatik: patioko joan-etorri amaigabeak, igeriketa-lehiaketak, Rasharen bizipen latzak kartzelan… 918 gau giltzapetuta eman eta gero, Arantza aske geratu zen. Handik aurrera, grabagailu batean jaso zituen bere oroitzapenak eta zalantzak, eta filmean zehar azalduko zaizkigu, memoria zatikatu baten eran.
HIZKUNTZA: Euskaraz
Ostegun feministen zikloa
ANTOLATZAILEA: Berdintasun saila