Gatibu

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

Bere hamargarren diskoan, Gatibuk rocketik haragokoak diren sonoritate berriak landu ditu, orain arteko diskorik dantzagarriena ontzeraino. Sonoritate berri horretan pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak, karibe aldeko doinu beroak eta afrikako erritmoak uztartu dituzte.

Kanturako hautatu dituzten gaiak, pil-pilean daudenak dira, hala nola ekonomikoak, sozialak eta batez, ere, klimatikoak. Egoeraren irakurketa kritikoa egin dute Gatibukoek. Oso kezkatuta ageri dira bizi dugun egoera klimatiko, sozioekonomiko eta politikoarekin. Eta ironia darabilte kritikarako. Egoera bere horretan onartu eta ezer egin dezagun etorkizun ezin beltzagoa iragartzen digutenei, gorputz eta gogoa astinduz erantzuteko deia da EHDISTOPIKALA, ilunetik argirako dantza baikorra, maitasun askeago baten aldarria.

Aipatu legez, diskoaren izenburuak bi gogoetari erantzuten die: Batetik joan den mendeko 80ko hamarkadan ezagun egin zen Euskadi Tropikala kontzeptuari ( Hertzainak taldeak kantatzen zuen egunen batean Euskadi izango da libre eta tropikala dakarkigu gogora) eta bestetik bai pandemiak bai larrialdi klimatikoak gure jendartean eragin duten etorkizun distopiko ia apokaliptiko baten iragarpenari.

Oso gai potoloei ironikoki eta tonu baikorrean heldu diete Gatibukoek eta bizipoz itzela transmititzen duten doinuak lortu dituzte. Horretarako, Emili Bosch ekoizlearen gidaritzapean lan egin zuten joan den udan.

EHDISTOPIKALA 2022ko uztaila eta iraila bitartean grabatu zen Gironako Music Lan estudioetan, Katalunian...


Alex Sardui: ahotsa.
Gaizka Salazar: bateria.
Haimar Arejita: kitarrak, sinteak eta konponketak.


Emili Bosch: Ekoizpena
Jordi Mora: Soinu ingeniaria
Jordi Solé: Teknikari laguntzailea
Jordi Mora: Nahasketak
Jan Valls: Masterizazioa
Artzai Iraurgi eta Haimar Arejita: Koordinazioa
Nazario Graziano: Azala eta kontrazala
Nagore Koch: Maketazioa
Ekain Alzola: baxua.
Juantxo Skalari: ahotsa EH Distopikala kantan.
Emili Bosch: sintetizadoreak.
Marc Clos: perkusioa.
Elisenda Fábregas: perkusioa.
Albert Costa: tronboia.
Marina Feliu: tronpeta.
Genis Bou: saxofoia.
Nerea Reparaz: ahotsa EH Distopikala kantan.


EH Distopikala Bilboko Miribilla aretoan aurkeztu zuen Gatibuk 2023ko martxoaren 18an, 7000 lagun baino gehiagoren aurrean.


 

Gatibu talde bizkaitarraren kontzertua.

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala

Sarrerak erosteko HEMEN