TITULUA: Las buenas compañias
URTEA: 2023
IRAUPENA: 93 min.
GENEROA: Drama
ZUZENDARIA: Silvia Munt
EKOIZLEA: Irusoin, Oberon Media, En la Frontera Película, Manny Films, La Fidèle Production.
SINOPSIA: 1976ko uda. Beak (Alicia Falco) 16 urte ditu, eta herrialdean dagoen aldaketa giroarekin bat egiten du; kausa feminista ikusarazteko eta abortatzeko eskubidea onartzeko emakume-talde batean lankidetzan aritzen da. Barru-barruan sentitzen duen errebeldia, bere barne mundua aldatuko duen ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da. Hilabete hauetan zehar, Beak oso adiskidetasun berezia izango du bera baino zertxobait zaharragoa eta familia onekoa den Mirenekin (Elena Tarrats). Bere konpromiso politikoak eta Mirenekin duen harremanak bere bizitzan mugarri izango den etapa bihurtuko dute uda hori.
HIZKUNTZA: Gaztelania
'Las buenas compañías' filmaren proiekzioa.
ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala