'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlana

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

SINOPSIA: Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

LANTALDEA:

Konpainia: Metrokoadroka.

Zuzendaritza: Marina Suarez Ortiz de Zarate, Oier Guillan.

Aktoreak: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate, Javier Barandiaran.

Jantziak: Idoia Beratarbide.

Ekoizpena: Oscar Picazo (ENTER Banaketak).

Argiak: Junki Mayo.

Soinua: Patxi Suinaga.

Eszenografia laguntzailea: Alvaro Ledesma. Argazkiak: Mendi Urruzuno, Kulturaz.

Laguntzaileak: Garaion Sorgingunea, Dinamoa, Kulturaz Kooperatiba, Lekuona Fabrika, Errenteriako Udala, Eztena jaialdia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza.


 

'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlana.

TRAILERRA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo antzerkizaleon elkartea