Oiartzungo laburmetrai emanaldia

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

TITULUA: Zama

URTEA: 2023

IRAUPENA: 20 min

GENEROA: Drama

ZUZENDARIA: Markel Zuloaga, Luix Mitxelena , Izaro Retegi

LAGUNTZAILEA: Oiartzungo Udala

SINOPSIA: Handinahiaren bidean galtzen duguna. Xabi kontserbatorian sartzeko froga prestatzera doa, zer utziko du alde batera bere ametsa betetzeko bidean? Zeri emango dio garrantzia? Gaztetasuna, familia eta obsesioari buruz mintzo da ZAMA.

HIZKUNTZA: Euskara


TITULUA: Isilpean

URTEA: 2021

IRAUPENA: 11:14

GENEROA: Film laburra | Soziala 

ZUZENDARIA: Ainhoa Zubizarreta 

EKOIZLEA: Xabier Iriarte

SINOPSIA:  Benetako gertaera batean oinarrituta dago hurrengo istorioa.
Amaia, gure istorioko protagonista, gazte mantentzen den 44 urteko emakume bat da.
Bere bizitzak azken aldian aldaketa asko izan ditu eta ez daki nola kontrolatu bere bizitzak
hartu duen norabidea.
Drogetan eta alkoholean babestuko da isilpean duena gainditzen saiatzeko. Tabernan pasako du gaua hainbat gazterekin hitz eginez, ligatzen saiatuz eta drogak konsumituz, tabernaria nazkatu arte. Zerk izango du hainbesteko pisua bere bizitzan, drogen babesa bilatzeko?

HIZKUNTZA: Euskara


TITULUA: Erro bi

URTEA: 2022

IRAUPENA: 12 min.

GENEROA: Fikzioa | Drama |

ZUZENDARIA: Nagore Muriel Letamendia

EKOIZLEA: Nagore Muriel Letamendia

SINOPSIA: Urtebete igaro da Ainhoaren aita hil zenetik. Ordutik, amarekin bizi da aitarekin bizi ziren baserrian. Inguru guztiak aita gogorarazten dioenez, Ainhoak bertatik alde egin nahiko du. Amak, ordea, alaba berarekin mantendu nahiko du eta hirira joatea ekiditen ahaleginduko da.

HIZKUNTZA: Euskara


TITULUA: AUX

URTEA: 2022

IRAUPENA: 15 min

GENEROA: Comedia

ZUZENDARIA: Arnatz Puertas

SINOPSIA: Beste edozein bezalako mutil bat. Galduta. Beste guztiak bezala. Bere bidea aurkitzeko beharra dauka. Eta historio honetan, musika izango da bere gida.

HIZKUNTZA: Mutua


 

ANTOLATZAILEA: Gazte Sortzaileak eta Oiartzungo Udala