'Bidasoa 2018-2023' filmaren proiekzioa

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

TITULUA: Bidasoa 2018-2023

IRAUPENA: 71 min.

GENEROA: Dokumentala | Etorkinak

ZUZENDARIA: Fermin Muguruza

GIDOILARIA: Fermin Muguruza

MUSIKA: Gloria Maurel

ARGAZKIAK: Asier Garcia

EKOIZLEA: Talka Records & Films

SINOPSIA: 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.

HIZKUNTZA: Euskara, gaztelera eta frantsesa(J.B.)

AZPITITULUAK: Euskaraz


 

'Bidasoa 2018-2023' filmaren proiekzioa

TRAILERRA

ANTOLATZAILEA: Alternatiben Oi(h)artzuna