'Kanpora sartzen' antzezlana

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

SINOPSIA:  2013ko martxoaren 11n, Xabinek seropositiboa zela jakin zuen; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta Birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia heldu da. Euren arteko elkarbizitzaren testiguak izango gara obra honetan, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatuz. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, kulpa, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia... Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan? Lehen pertsonan idatzitako istorioa da KANPORA SARTZEN. Sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duena, eta seropositibo baten egunerokotasunean gertatzen diren kontuak azaleratu nahi dituena. Lortuko al dute Xabinek eta Birusak kanpora sartzea?

FITXA ARTISTIKO-TEKNIKOA:

Zuzendaria: Aitziber Garmendia Mendizabal

Egilea: Xabin Fernandez Zubeldia

Zuzendari Laguntzailea: Sara Cozar

Aktoreak: Xabin Fernandez Zubeldia eta Intza Alkain Ibarguren

Eszenografia: Asier Sancho Senosiain

Argiztapena: Alfredo Medina Lirio

Jantzien diseinua: Cristina Martinez

Itzulpena: Xabin Fernandez Zubeldia

Teknikoak: Soledad Carril eta Alfredo Media Lirio

Argazkiak: David Vicente

Kartela: Asier Sancho Senosiain

Atrezzoak: Cristina Martinez

Ekoizpena exekutiboa: Xabier Agirre

Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre

Ekoizlea: Txalo

Umorez betetako emanaldi gordiña.

ANTOLATZAILEA: Harribeltza Elkartea eta Oiartzungo Antzerkizaleak.