'Batetik bestera' antzezlana

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

SINOPSIA: Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Xo, xo, xo… Begira, begira, begira!!

FITXA ARTISTIKO-TEKNIKOA:

Testua eta zuzendaritza artistikoa: Patricia Urrutia

Zuzendaritza: Elena Olivieri

Antzezleak: Patricia Urrutia, Jon Zumelaga, Juanjo Otero

Musika: Asier Ituarte

Eszenografia: Amaia Garate

Txotxongiloak: Maia Skovush

Argiztapen diseinua eta teknikaria biran: Edu Berja

Jantzitegia: Nati Ortiz de Zarate

Diseinu grafiko eta audiobisuala: Roberto Quintana

Argazkiak: Ainhoa Resano

Web-master: No media Estudio

Ekoizpen laguntzailea: Esther Terradas

Ekoizpena eta Banaketa: Benetan Be

Gaztetxoentzako antzerki emanaldia.

TEASERRA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo antzerkizaleak