'Tempus Fugit' antzezlana

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

SINOPSIA: Espazio itxi batean, burmuin bat, eta bertan pentsamendu bat irten ezinik. Pentsamendu honen bitartez denbora eta espazioaren arteko bidai batean murgilduko gera, iraganera baino baita ere etorkizunera. Horretarako pentsamendu honek memoriaz baliatuko da, indibiduala zein kolektiboa, denboraren inguruko galderak airera botatzeko, existentziaren inguruko gogoetak egiteko, gehienetan erantzun argirik jaso gabe. Ametsgaiztoak, oroitzapen sensorialak, obsesioak eta ametsak dira pentsamendu honen alderdi batzuk. Eta guzti honen hari nagusia Bruselaseko aeroportua izango da. Eta hegazkin bat, hegaldi bat. Aeroportu bat “ez-leku” bat bezela. Denbora eta espazioa zintzilik gelditzen diren leku bat bezela. Leku horretan hasten da dena eta leku horretan amaitzen da dena, denboraren kontzeptu lineala apurtuz….Goikoa bezalakoa da behekoa, eta hasiera eta bukaera prisma desberdinetako puntu berdinak dira.

FITXA ARTISTIKO-TEKNIKOA:

Ideia eta kontzeptua: Jon Ander Alonso

Zuzendaritza: Espe Lopez

Aktorea: Jon Ander Alonso

Bideo sorkuntza: Cesare Maglioni eta Hotaru Visual Guerrila

Argi diseinua: Miriam Ubanet

Unibertso sonoroa: Paula Olaz

Jantzigintza: Ane Urtizberea

Eszenografia: Benja Reformas eta Alvaro Ledesma

Ekoizpena: Ze Onda Antzerkia


 

'Tempus Fugit' antzezlana

ANTOLATZAILEA: Antzerkizaleon elkartea