'Dardara' filma

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

TITULUA: Dardara

IRAUPENA: 98 min.

GENEROA: Dokumentala | Musika

ZUZENDARIA: Marina Lameiro

GIDOILARIA: Marina Lameiro

MUSIKA: Berri Txarrak

ARGAZKIAK: Marina Lameiro, Miguetzo Molina, Alvaro Garcia, Maddi Barber

EKOIZLEA: Arena Comunicación, Txalap.Art

SINOPSIA: 25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak… denek ere pasio bera partekatuko dute: Berri Txarrak rock taldearen musika.

Hirukoaren kantuek utzitako lorratza ikusi ahal izango dugu pelikulan zehar; taldearen azken urratsen lekuko izanen gara; estilo, hizkuntza eta hainbat belaunaldi ezberdinen langak gainditu eta harago doan fenomeno baten unibertsaltasuna agertuko zaigu pantailan.

Lameirok Gorka Urbizuren letra eta hausnarketen gainean ardaztu du Dardara dokumentala. BTX-en kantuen sortzaile nagusiak idazteke dagoen etorkizun baten bertigoari –dardarari- aurre egin beharko dio orain. Orobat, musikaren indarrari eta pasioari buruzko pelikula ere bada hau –exijitzea zilegi den gutxieneko hori. Izan ere, horixe izan dute iparrorratz hasiera-hasieratik azken bira arte. Pasio horri esker lortu du Berri Txarrak-ek milaka lagunen bizitzaren parte garrantzitsu izatea.

HIZKUNTZA: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Japoniera eta Alemana (J.B.)

AZPITITULUAK: Euskaraz

'Dardara' filmaren proiekzioa.

TRAILERRA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala