Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Oihana Vesga, Xanti Agirrezabala, Ines Osinaga, Marina Suarez
Zuzeneko musika: Ines Osinaga
Testuak: Talde sortzailea
Zuzendaritza: Marina Suarez Ortiz de Zarate
Musika konposaketa: Ines Osinaga
Bideo sorkuntza zuzenean: Itziar Garaluce
Kanpo Begirada: Edurne Azkarate
Argi diseinua: Elena García
Soinu produkzioa: Eneritz Furyak
Eszenografia: Sortzaile taldea
Jantziak: Julene Gregorio
Argi teknikaria biran: Elena Garcia
Komunikazioa: Xerra Estudioa
Ekoizpena: Mauriziak ez dau inor hil eta AEK
Banaketa: Amaia Castañeda
Ekoizpen teknikoa: Ines Osinaga
Ekoizpen teknikoko laguntzailea: Amaia Castañeda
Testu aholkularitza: Uxue Alberdi
Kopla zaindaria: Miren Amuriza
Narrazioak eta ahotsak: Miren Gaztañaga
Soinu Banda: Maite Arroitiajauregi
Aholkularitza eta kontrastea: Lorea Argarate, Tripak, Dejabu
Badon opera posdramatikoa euskal kultura eta haren kanonak berrikustera dator. Jolasaren bitartez, etorkizun utopiko espekulatibo bat proposatzen du. Eszena sorkuntza honek esperientzia estetiko eta zentzumen bidezkol bat dakarkio publikoari, denok partekatzen dugun iruditeriatik sortutako mundu posible bat.
Bestelako euskal kanona, plaza publikoa eta genealogia ahalbidetuko duen agertokia asmatu nahi izan dugu. Zergatik fikziozko ariketa hau? Bestelako kanona, plaza publikoa eta aitortza praktikan jartzea ahalbidetuko digun mundua asmateko beharra sentitzen dugulako.
Errelato alternatibo eta gaurkotu bat sortzeko, diseinu espekulatiboarekin lan egin dugu, beste mundu eta etorkizunak sortzeko: aukera ezberdinak planteatuko ditugu distopia katastrofikoetatik utopia amestuetara joateko.
Proposamenaren muinean hibridazioa dago, nahasketa, jakeoa. Dela erreferentzien aldetik, dela praktika artistikoen aldetik. Sorkuntza prozesuan lanean jardun dute antzezle, dantzari, musikari, bideo sortzaile eta diseinatzaile grafikoek, besteen artean.
Badon, gure buruak berpentsatzeko-berreraikitzeko ariketa da, baina batez ere, eta denaren gainetik, gure buruak ospatzeko FESTA BAT.
Badon-ek, Korrika kulturalaren sorkuntza beka jaso du eta Korrika Kulturalaren baitan eskainiko ditu lehen emanaldiak. Ondoren Mauriziak ez dau inor hil kooperatibak hartuko du banaketaren ardura.
Badon operak zazpi akto edo koadro ditu, opera tradizionalak duen egitura izango du beraz. Obertura, lehen aktoa, bigarrena,hirugarrena interludioa, aria eta gran finalea.
Eszena sorkuntzaren lehen fasea TABAKALERA Arte garaikiderako zentroan gauzatu zen bi astez 2023ko maiatzan. Bertan kontzeptualizazioa eta erreferentzia estetiko-filosofikoak landu ziren. NIESSEN antzokian egin zen sorkuntzaren 2. fasea, eszenarako materiala sortzeko lehen lanetan, 2023ko ekaina eta uztailan.
Operaren koadro bakoitza kolore batek bilduko du, eta kolore bakoitzak mundu bat: kosmosa, landareen mundua, animaliena, gizakiena eta azkenik mundu espirituala.
Korrika Kulturalaren barruan dagoen emanaldia.
ANTOLATZAILEA: Korrika Batzordea