'Sehaska-kanta gorriari' antzezlana

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

Erditu, erdibitu, bitan banatu, banandu... Badago benetako erditzerik? Nola garatzen da zeure burua sostengatzeko gaitasuna? Eta beste bat sostengatzekoa? Nola jakiten da ama izan nahi duzun edo ez? Nire gaitz guztiak transmititzen badizkiot haurrari, edo haurrak atentzio asko behar badu, bakarrik sentitzen bada, galdu egiten bada, hil egiten bada… Eta berriz erotzen banaiz? Erotzen naizenean min emanten badiot? Eta nire alabari egin diezaiokedan okerrena bere ama izatea bada?

Ama-alaba harremanean, ahizpa arteko harremanean, eromenean, zaintzan, norbere buruaren barnean gertatzen den bidaia baten murgiltzen gara antzezlan honetan. Obra multidiziplinar baten bidez, Alaine Agirreren lengoaia poetikoa, edertasuna, mina, sakontasuna eta begirada eszenatokira ekartzen ditugu, mutazio kontrolaezina akziora eramanez, geure burua erdituko dugulakoan, edo agian ez.

Fitxa artistikoa:

  • Jatorrizko obra: "Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama" Alaine Agirre
  • Sormena: Irene Balzategi, Amaia Castañeda eta Gentzane Martinez de Cestafe
  • Antzezleak: Irene Balzategi eta Amaia Castañeda
  • Zuzendaritza: Gentzane Martinez de Cestafe
  • Bideo sormena: Itziar Bastarrika
  • Argi diseinua eta teknika: Jaione Azkona
  • Soinu disenua: Muare taldea: Maddi Gerriko eta Eli Beraza
  • Jantziteria: Marodi sorkuntzak
  • Diseinu Grafikoa: Jone Taberna
  • Argazkiak eta teaserra: Renata Etanowski
  • Kanpo begirada: Laura Penagos
  • Produkzioa: Arta Kolektiboa eta Irazan Gunea
  • Laguntzak: Oñatiko Udala, Irazan Gunea eta Egile Sariak (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Eskerrak: Begoña Urrestarazu, Miren Arkauz, Marisol Astrain, Edgar De Pedro

'Sehaska-kanta gorriari' antzezlana.

TEASERRA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo antzerkizale taldea.