SINOPSIA:
Errudunak gara?
Errugabeak?
Zerk egiten gaitu errudun? edo nork?
Gure errua, gure errua da?
Ba al daude erru txiki eta handiak?
Erru kuttunak askatu nahi ditugu?
Erru potoloak kiloka neurtu daitezke?
Oholtza bat. Olagarru bat. Hiru emakume.
Hiru bihotz erruarekin jolasean, olagarroaren eta gizakien munduak nahastuz, erroak eta erruak
korapilatuz, itsas azpian eta lur gainean biziraun nahian. Hiru aktore erruak astindu nahian,
olagarroak haren zortzi erroak astintzen dituen moduan.
Obra posible asko obra bakar batean, poetika ezberdinetan mimetizatuko direnak, zuloetan sartuko
direnak, barrearen bidez arnasa ekarriko dutenak eta behar izanez gero tinta beltza jaurtiko
dutenak, bizirauteko.
Oholtza bat. Olagarro bat. Hiru emakume. Eta askoz gehiago.
FITXA ARTISTIKOA:
SORTZAILEAK: Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola
KANPO-BEGIRADA: Iraia Elias eta Amancay Gaztañaga
EKOIZPENA: Antzerki Aroak eta Ttipia
DRAMATURGIA: Talde sorkuntza; dramaturgia: Maialen Diaz
AKTOREAK: Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriola
MUSIKA: Pascal Gaigne
ESPAZIO ESZENIKOA: Natalia Hickney
JANTZITEGIA: Nati Ortiz de Zarate
IRUDIA ETA DISEINUA: Iurre Aranburu
ARGI DISEINUA: Harkaitz Garralda
'Olagarrua' antzezlana.
ANTOLATZAILEA: Udalbiltza eta Oiartzungo Udala.