'Ez dok 3' antzezlana

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

SINOPSIA:

“Ez dok Hiru”,  Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.
Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.
*Estreinaldia Bilboko Arriaga Antzokian izan zen 2017ko Martxoaren 7 eta 8an.

FITXA ARTISTIKOA:

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Musiko-aktoreak: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue
Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia
Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: David Rodríguez
Soinua: Oier Landa
Diseinu Grafikoa: Paradox
Argazkiak: Guillermo casas et Pio Ortiz de Pinedo
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa
Eskerrak: Maria Goiricelaya, Ziggy Docherty eta Jaione Ochoa

'Ez dok 3' antzezlana.

"Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala".

TEASERRA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Antzerkizale Elkartea.