Astelehen Goizak + Mugan

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
2024/05/10

Astelehen Goizak

Astelehen Goizak 2021ean Oiartzunen jaiotako taldea da. Haien lehen kontzertua 2022ko apirilean eman zuten, eta 2023an, hiru kanta aurreratu zituzten: Astelehena, Ilunago eta Hegian. Maiatzean, 'Nondik' lehen diskoaren aurkezpena egingo dute.

Mugan

Mugan 2019-an Donostian jaiotako taldea da. Hainbat aurrerapen kantu atera ondoren, 'Bizirik Ez Bagaude' (2022) izeneko diskoa argitaratu zuten. Honekin, Euskal Herrian zehar mugitzen hasteko aukera izan zuten. Gaur egun, 'Aurrera Ez Den Alde Batera' (2023) diskoa aurkeztu berri du seikoteak.

Oiartzungo Astelehen Goizak taldearen lehen diskaren aurkezpen kontzertua.

Haiekin batera, Mugan talde donostiarra egongo da. 'Aurrera Ez Den Alde Batera' diska aurkeztera dator Landetxera.

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala eta Astelehen Goizak.