'Laburbira' euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
2024/05/09

2024ko LABURBIRAK, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak, 35 herritan egingo du geldiunea bere XXI.edizioan.  

LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 21.edizioa beteko du. 2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.

20 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.

Aurtengo ediziora 22 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 87 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.

Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:

Laburbira 2024: egutegia

'Laburbira' euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria.

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala