'Zai, Zoi, Ele!' Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

'Zai, zoi, ele!' emanaldiak literatura eta musika uztartzea helburu duen iniziatiba bat da. Kantagiltzak eta 1454 Argitaletxeak indarrak batu zituzten 2022 urtean egitasmo honi hasiera emateko Joseba Tapia eta Gotzon Barandiaranek sortutako Apoaren itzala emanaldiarekin.

2023 urteko edizioan Gari eta Iñigo Astiz egon ziren Landetxe Kultur Aretoan behin bizitzea izena duen saioarekin.

Aurtengo lehenengo edizioan, Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz egongo dira Landetxe Kultur Aretoan "enplego zoriontxuago bat' izena duena saioarekin. Gabriel Arestiren kantuak eta poemak izango ditugu ardatz.

Eñaut Elorrieta Gernikan jaiotako euskal abeslaria da. Ken 7 musika talde mitikoko abeslaria izan ondoren, bakarlari bezala jarraitu zuen bere ibilbidea.

Iñigo Astiz euskal poeta eta kazetaria da. 2019an Lauaxeta saria jaso zuen Analfabetoa poema bildumarekin. Berriako Kultura sailean aritzen da, hain zuzen ere.

Eñaut Elorrieta eta Iñigo Astiz egongo dira aurtengo 'Zai, zoi, ele!' lehenengo edizioan.

ANTOLATZAILEA: Kantagiltza eta 1454 argitaletxea.