Bigarren aldiz ospatuko da Oiartzungo Film Laburren lehiaketa aurten ere Orgasmo Sortzaileak taldearen eskutik. Lehiaketan parte hartutako laburmetraietatik 3 proiektatu eta ikusleak hautatuko du nor den saritua. Horrez gain, herriko talde batek sortutako ERAHIL film laburra ere proiektatuko da lehiaketaren ostean.
DESERRI - Imanol Gonzalez
Aitor anaia zaharrari buruzko dokumental bat grabatzen ari da. Denbora darama etxetik pasa gabe eta hutsune hori erretratatzen hasiko da. Egun batean, New York hirian eginiko eragiketa baten ziurtagiria helduko da etxera eta honek atzerrira bidaiatzera eramango du, anaiaren bila.
BAZKARIA - Oihane Oyarzabal eta Paula Franco
Nerwi bere lagunaren etxera doa bazkaltzera. Berak eramaten du plater nagusia. Xiflak
bazkaria prestatzen du. Jaten duten bitartean, bere gauzetaz hitz egiten dute.
MUSKIL - Marina Perosanz
Ixabel eta Pedro Muskil baserrian bizi diren adineko bikotea dira. Ixabelek baserrian lanean
pasatzen ditu egunak, Pedrok, ordea, tabernan. Egun batean, Luisa ondoko baserrira
etorriko da bizitzera. Ixabelengana hurbildu ahala, Pedroren tratu txarrak susmatuko ditu,
eta emakumeen arteko harremana estutzen den heinean, Pedroren jeloskortasuna eta
oldarkortasuna areagotuko dira.
ERAHIL - Izaro Retegi (Lehiaketatik kanpo)
Aioraren bizitza hankaz gora jarriko du bere mutil-lagun Aitorren heriotzak egun batetik bestera. Psikologoarenera joko du egoerari aurrera egin nahiean. Lortuko al du?
Zer da barrua hustutzen duena? Zer da, atzean utzi ezinik, gutxinaka hiltzen gaituena?
Oiartzungo Film Laburren lehiaketaren 2. edizioa.
ANTOLATZAILEA: Orgasmo Sortzaileak