Zinegoak Hedapena: Laburmetrai emanaldia

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

MATING

Zuz / Dir: Shuyao Chen
Txina, AEB / 2023 / 15 min / Fik J.B. txineraz, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz.

Sinopsia: Manting, 60 urteko txinatar emakume bat, nerabezaroko maitale batekin elkartu da, beren ikaskide ohi bat hil ondoren. Karaoke batean egon eta gero, elkarrekin emango dute gau guztia, hirian barrena hara eta hona.

PRECOZ

Zuz / Dir: Alejandro Aguirre
Euskadi / 2023 / 15 min / Fik J.B. gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz.

Sinopsia: Mikelek jakin du berarekin sexu-harremanak izan dituen pertsona batek positibo eman duela GIB proban. Beldurtuta eta informazio gutxirekin, arratsalde batez aurre egin beharko dio kutsatuta egoteko aukerari.

DENA ASMATUTA DAGO

Zuz / Dir: Jone Arriola
Euskadi / 2023 / 14 min / Fik J.B. euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz.

Sinopsia: Antigoaleko estetika daukan bainugela arrosa bat. Bainugelaren erdian, bainuontzi batean, bi gazte erlaxatzen ari dira, porru bat erretzen duten bitartean.

FLORES DE OTRO PATIO

Zuz / Dir: Jorge Cadena
Suitza, Kolonbia / 2022 / 15 min / Fik J.B. gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz.

Sinopsia: Kolonbiako Kariben, queer aktibisten talde batek arau heteropatriarkalei aurre egingo die. Bien bitartean, beste kausa batzuetan inplikatuko dira, beren eskualdean sufritzen dituzten bidegabekeria sozialak kolektiboki salatzeko.

ANALOG Z LOVE

Zuz / Dir: Alicia Arwgar
Espainia / 2023 / 3 min / Fik /
J.B. ingelesez, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz.

Sinopsia: Neska batek audio batean kontatzen du nola ezagutu zuen beste neska bat autobus-geraleku batean. Nola hasten da ezezagun bat zure arretagune nagusia izaten?

LA TENTACIÓN DE PANDA ROUX

Zuz / Dir: Haïga Jappain
Frantzia / 2023 / 20 min / Fik J.B. frantsesez, azpitituluak euskaraz eta gaztelaniaz.

Sinopsia: Annak 35 urte ditu, eta maitasun-istorio idiliko bat bizitzen ari da Marierekin. Menopausia goiztiarra daukala jakiten duenean, erlojupeko lasterketa bati ekingo dio haurdun geratzeko.

Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia

ZINEGOAK

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala