Sinopsia
Argazkilaritzari buruzko hitzaldi bat ematera doa aditu bat (Maria Urcelay). Haren ondoan musikari batek (Lide Hernando) soinu banda jarriko dio berbaldiari.
Milioka selfie ateratzen diren saio honetan, gure memoria bisuala nola osatu den kontatuko eta kantatuko digute taulen gaineko bi sortzaileek.
Eulalia Abaituaren bizitzaren pasarte esanguratsuak eta batez ere bere argazkirik ikusgarrienak izango dira istorio honen mamia.
Nola begiratzen zion gizarteari Abaituak, zer enfokatzen zuen eta zer ondare utzi digun baliogarriak izango dira gogoeta egiteko.
Publikoari begira, laugarren horma puskaturik, protagonistek emakume aitzindari honen gorazarre plazaratuko dute. Ezinbesteko memoria ikusaraziko digute.
Argazkigintzan aitzindaria
Argazki etnografikoaren sortzaile aparta eta teknikan berritzailea. Bidegile nabarmena. Ikuskizun honetan haren bizitza puskak kontatuko ditu begirada garaikide baten bitartez. Gure memoria bisualaren artisau ezinbestekoa izan baitzen. Haren argazkiak izango dira dramaturgiaren protagonistak.
Ekoizpen artistikoa
Ikuskizun honek hiru osagai artistiko uztartzen ditu: ikus-entzunezkoak (Eulaliaren irudiak), teatroa eta musika. Proiektuaren osagarriak:
- Argazkilariaren bizitzaren narrazioa eta kontaketa.
- Argazkilariaren irudiak, arte bisual bihurturik.
- Kantugilearen kanta berriak memoriari jarriak.
Protagonista: EULALIA ABAITUA eta HAREN SORMEN BISUALA
Xedeak: emakumeen historia ahalduntzea eta ikustaraztea. Gure memoriaren garrantzia aldarrikatzea.
Fitxa artistikoa
Gidoia: Patxo Telleria
Musika sormena: Maite Larburu
Zuzendaritza: Getari Etxegarai
Aktorea: Maria Urcelay
Musika eta kantua: Lide Hernando
Ikus-entzunezkoak – arte bisualak: Alphax
Argi-diseinua: Arantza Flores
Ekoizpen taldea
Loraldia Koop. Elk. Txikia
Zuzendaritza artistikoa: Imanol Agirre
Ekoizpena: Aitor Narbaiza
Komunikazioa: Amaia Ocerin
Kudeaketa: Mikeldi Uribe-Etxebarria
"Aitzindaria izan zen emakume baten bizitza eta irudi-lana kontatzen duen sentikari ikusgarria. Gure Memoriaren gaineko gogoeta."
ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Antzerkizale Elkartea