Entrebescant Ensemble Erdi Aroko musika taldearen kontzertua

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

Erdi Aroko eta Iberiar Penintsulako ondare tradizionalaren interesagatik elkartu garen bost interprete eta ikertzaile gara. Gure ustez garrantzitsuak diren egoera sozialak erakusteko helburuarekin, Erdi Aroa bere berezko musikarekn bidez behatu eta aztertzen dugu. Proposamen honetan Alaia Belaunzaran, Livia Camprubí, Bea Peña, Pablo F. Cantalapiedra eta Víctor Gallegok musika historiko eta tradizionala, historiarekiko eta letra zaharrekiko dugun gustuarekin elakrtzen dugu.
Ikerketaren eta jatorrizko iturrien bitartez, ahozko eta idatzizko tradizioen eta horiek garatu ziren testuinguru eta lekuen arteko loturak aztertzen ditugu. Prozesu horretan, gaur egungo ikuspegitik hausnartzea merezi duten dinamika sozialak, bizimoduak eta balioak aurkitzen ditugu.
2023an eta 2024ean Espainian eta Europan sortzen ari diren gazte taldeei zuzendutako hainbat deialdietara joateko hautatuak izan gara: EcosLabs - Festival de Sierra Espuña, Early Music Morella FRINGE, Dinamizartj, Música Espainiako Museo Nazionaletan (Musae), AIEnRUTa-Clásisocs, IYAP (Amberes), Festival Oude Muziek Utrecht Fringe, besteak beste.

Nafar Erresumaren historia musikatua.

Oiartzungo Erdi Aroko II. jardunaldiak.

BIDEOA