Euskal Herriko sorkuntzari bultzada eta plaza emateko asmoz sortu zuen Udalbiltzak Geuretik Sortua beka eta, bigarren edizioan, bost komikigileren lanak sustatu eta zabaldu ditu ‘Hona bostekoa!’ komiki-bilduma argitaratuz.
Unai Gaztelumendi Arandia, Aritz Ibarra Agirrezabal, Kote Camacho de Miguel, Eñaut Aiartzaguena Bravo eta Iñaki Martiarena Otxotorena ‘Mattin’ dira bekarako hautatuak izan diren komikigileak eta, Udalbiltzatik azaldu dutenez, bakoitzak proiektuaren barruan esleitu zitzaion herrian egonaldia egin ondotik sortu du bere komikia.
Horrez gain, 20an 17:30etan Iñaki Martiarena “Mattin” komikigilea izango dugu herrian eta aurkezpena egingo digu.
Irailaren 20an 17:30etan Iñaki Martiarena “Mattin” komikigileak aurkezpena egingo du.
ANTOLATZAILEA: Geuretik sortua eta Oiartzungo Udala.