Indarkeriaren oi(h)artzunak

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

Tamara Muruetagoienak egiaren eta justiziaren bila egindako bidea kontatzen du hainbat sari irabazi dituen luzemetraian.

1982. urtean hil zen Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua. Bederatzi egunez atxilotuta izan zuen Guardia Zibilak, eta jasotako torturen ondorioz zendu zen, aske utzi eta hiru egunera. 42 urte daramatza haren alaba Tamara Muruetagoienak egiaren eta justiziaren bila. Izan ere, oraindik ez du jaso Poliziaren torturen biktima errekonozimendurik.

Urte hauetan guztietan bizitutako mina eta egindako bidea film batean jaso dute Ander Iriarte eta Amaia Merino zuzendariek. Oiartzungo Udalean ordezkaritza duten bi alderdi politikoek osatzen duten Bizikidetza Mahaiak proiektua babestu eta ekarpen ekonomikoa egin zuen.

Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian estreinatu zen dokumentala. Film Luze Onenaren Ikusleen Saria lortzeaz gain, Amnesty Internationalek Aipamen Berezia eman zion, argitu gabe jarraitzen duten tortura-kasuak salatu eta ikusarazteko egindako lanagatik.

‘Indarkeriaren oi(h)artzunak’ filma eta zuzendari eta protagonistekin solasaldia.

AURKEZPEN BIDEOA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala