'Miñan' antzezlana

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
2024/10/27

Sinopsia:

Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen.

Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua.

Artedrama:

Artedrama Arte Eszenikoen Plataforma, ekintza, drama, antzerkia eta artearen lengoaiak ikertu eta sortzeko bokazioarekin jaio zen 2007an Ander Lipusen gidaritzapean.

Artedrama Plataformaren oinarri eta labore-lurra, antzerkia eta artea esateko eta izanarazteko gure herri honek dituen hitzak eta ekintzak dira.

Labore-lur horretan finkaturik, zutabe ezberdinek eusten diote Artedrama Plataformaren sabaiari.

  • Ikerketa: badena bilatzeko
  • Sorkuntza: ez dena imajinatzeko, imagina bihurtzeko
  • Ekintza: imajinatutakoa egiteko
  • Drama: egindakoak hegaz egiteko
  • Antzerkia: hegoa ogibide izateko
  • Artea: ogibidea egibide izateko

Artedrama konpainiak antzerkira egokitu du Amets Arzallusen 'Miñan' liburua.

Hau izango da Gipuzkoan egingo den lehen emanaldia.

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Antzerkizale Elkartea