Soinuenean behin

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
2024/10/26

Soinuenean behin. Jolastu nahi? Has gaitezen. Zer da burruna? Nor da kanta honen protagonista? Alboka jotzeko horrelako aurpegia jarri behar al da? Anderrek zer dauka ahoan?
Soinuenean Behin, Juan Mari Beltran laukoteak herri musika(l)ren txokoa zuregana ekarriko dizu eta erronka botata dago, nork asmatuko ditu erantzun gehien? Nor ausartuko da erronkan parte hartzen? Elkarrekin jolastuko al dugu? 
Adi egon, antzeztokian gertatzen den guztia ondo ikusi eta entzun, galderak eta erantzunak, instrumentuak, doinuak eta kantak, gurekin partida bat jolasteko prest? 
Zatoz herri musikaren txokora!!! Soinuenean Behin.

Haurkultur zikloak: Haur eta gazteentzat 2024-2025 ikasturteko programazioa.

ANTOLATZAILEAK: Soinuenea Fundazioa, Oiartzungo Antzerkizale elkartea, Abaraxka ludoteka eta Oiartzungo Udala.