Benetako izenak. Bidaiatzeko eredu berriak sortzen: Himalaya eta Karakorum

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Gaur

Benetako Izenak ekimenaren hastapenetan bi galdera sendo agertuko ziren. Zergatik eta nola bidaiatzen dugu? Hauen gaineko hausnarketen ondorio da beraz, izate eta izaera kulturala eta soziala duen proiektu hau. 2022ko neguan jaioko zen ideia eta, ordutik hona, Himalaya eta Karakorum-eko mendi garaietan barrena lanean ibili gara, bi errealitate kulturalen arteko zubiak sortzeko eta turismo garaikidearen inguruko eztabaida plazaratzeko helburuak jomugan genituelarik. Egitasmoa gorpuzteko, ilustrazio liburu bana ekoitzi ditugu, hango eta hemengo jendartearekin partekatzeko.
Horrela, Nepal-era eta Pakistan-era egindako bidaietako bizipenak eta liburuaren ekoizpenaren atzean dogoen sormen prozesua elkar trukatzeaz gain, proiektuaren muinean dauden gaien inguruko elkarrizketa zabaltzea da asmoa.

Oiartzungo Kirol Astea 2024.

INSTAGRAM

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala