'Goonies' filma

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
2024/11/16

TITULUA: Goonies

IRAUPENA: 111 min.

LURRALDEA: Estatu Batuak

GENEROA: Abenturak | Komedia| Laguntasuna

ZUZENDARIA: Richard Donner

GIDOIA: Chris Columbus eta Steven Spielberg

MUSIKA: Dave Grusin

ARGAZKIAK: Nick McLean

EKOIZLEA: Amblin EntertainmentWarner Bros.

SINOPSIA: Mikey hamairu urteko mutikoa da, eta, anaia zaharrenarekin eta lagunekin batera, Goonies izeneko talde bat osatzen dute. Egun batean, etxeko ganbarara igotzea erabakitzen dute, aitak zaharkinak dituen lekura. Bertan, XVII. mendeko altxor galdu baten mapa aurkitzen dute, piraten garaikoa, eta espiritu abenturazalez beteta irtetea erabakitzen dute. Mapak gidatuta, Goonieak 'Willy Begibakarra' pirataren altxor ospetsuaren bilaketa zirraragarri eta arriskutsuan murgilduko dira. Beren ibilbidean, tranpa burutsu eta buru-hausgarri batzuei egin behar diete aurre, aurrera egin ahal izateko. Gainera, Fratelli izeneko gaizkile familia batek jazartzen ditu, haiek ere altxorra eskuratu nahi dutela.

HIZKUNTZA: Euskaraz

Haurkultur zikloak: Haur eta gazteentzat 2024-2025 ikasturteko programazioa. 'Goonies' filmaren proiekzioa. 

TRAILERRA

ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala.