'Gorputz artistikoak eta literarioak espazio publikoan: desplazamendu feministak' mahai-ingurua

ficha-img
Landetxe Kultur Aretoa
Ekitaldi hori iraungi egin da

Imajinario artistikoek eta literarioek espazio publikoak habitatzeko eta gorpuzteko modu arautuak irudikatu izan dituzte, publikotasunaren genero-arauak indartuz. Horri erantzunez, genero-arau eta publikotasun-arau horiek feminismotik auzitan jartzeko praktikak eta imajinarioak sortu dituzte hainbat arte- eta literatura-lanek. Iratxe Retolazak gidatuta, Jone Rubiok eta Irati Majuelok espazio publikoa habitatzeko eta gorpuzteko moduetan desplazamendu feministak egin dituzten zenbait sortzaileren ekarpenak izango dituzte hizpide, batik bat nobelagintza eta performatzea ardatz hartuta.

Gorputz artistikoak eta literarioak espazio publikoan: desplazamendu feministak mahai-ingurua.

ANTOLATZAILEA: Hitzen Lihoa