Frankismoa. Zentsura eta bortizkeriaz beteriko garai ilunak gogora ekartzea beharrezkoa da euskal kulturaren berpizkundea ulertzeko. Dokumental honek frankismo garaian euskal kantarien bizipenak biltzen ditu (1960-1975 artean bereziki).
Herri bat ez bada kulturarik gabe, Euskal Herria ez litzateke kanturik gabe.
Colette Larrabururen Frankoren mende kantatzen genuenean liburuan inspiratutako dokumentala.
Fitxa
- Errealizazioa eta edizioa: Inge Arin Larrañaga
- Musika originala: Aratz Gomez Larrañaga, Brice Quillart
- Masterizazioa: Pop
- Iraupena: 30 minutu
'Ahots hariak' filmaren proiekzioa eta protagonistekin solasaldia.
ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Udala.