'Eros' antzezlana
IXO TEATROA:
IXO TEATROA konpainia Arnatz Puertas eta Luix Mitxelena aktoreek sortu zuten. Euskadiko ESAD den Dantzertin topo egin eta ikasketak amaitu ostean, profesionalki euren bidea batera eraikitzen hasteko erabakia hartu zuten. Biak dira Pabellon 6eko Gazte Konpainia harrobiko kide. Betidanik izan dute komedia gestualaren bitartez istorioak kontatzeko grina. Antzerki fisikoa dute adierazpide eta haren bidez mintzo nahi dute gatazka sozialen eta haien hausnarketa pertsonalen inguruan. Azken finean, haien bizitza ikusteko modua eta pertsonak ulertzeko modua partekatu nahi dute antzerkiaren bitartez. Hitzik gabe harremantze horretan, giza jokabideen oinarria islatu nahi dute.
SINOPSIA:
Bi pertsonek bikote-harreman bati hasiera ematen dioten istorio horietakoa dugu hau. Biak sentitzen dute elkar gustuko ez izatearen beldurra, biak kikiltzen dira egia mingarriei aurre egiterako garaian eta biek dute bestearen aurrean zaurgarri azaltzeko lotsa. Horrexegatik MASKARATZEN dira. Bi maitemindu maskaratuen istorioa da Eros eta bere maskarak. Eros, maitasunaren jainkoaren gezi-kolpetik hasita, hainbat jainko greziarrek oztopoak jarriko dituzte erlazioan: Ares, gerraren jainkoak, bere eztabaidekin eta Kronos, denboraren jainkoak, bere monotonia higuingarriarekin, besteak beste. Hala, maitasuna tragedian urtzeko. Ikuskizun honen bitartez maitasuna zaintzeko bidean agertzen diren beldurren eta zailtasunen inguruan hitz egin nahi da, hitzik erabili gabe.
FITXA TEKNIKOA:
Zuzendaritza eta dramaturgia: Arnatz Puertas
Aktoreak: Aitor Echarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Leire Ormazabal, Itxaso Gil eta Luix Mitxelena
Zuzendari laguntzailea: Izar Pizarro
Maskarak: Javier Tirado
Jantzitegia: Betitxe Saitua
Eszenografia: Leire Mendizabal
Eszengorafia laguntzailea: Joana Mendizabal
Soinu - espazioa: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: Aitor García
Teknikaria: Beñat Alvarez
Diseinu grafikoa: Elurtza Mitxelena
Kartela: Eric Bengoetxea
Ekoizpena: Ixo Teatroa
Esker bereziak: Pabellón 6
Eskerrak: Dantzerti, Iñigo Cobo eta Lu Sáez.
'Eros' antzezlana Ixo Teatroa konpainiaren eskutik.
ANTOLATZAILEA: Oiartzungo Antzerkizale Elkartea.